XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ahuntza salduta dago, ama.
- Baina gizona lanpetuta zegoen eta hurrengo ostegunean, ordainduko didala esan dit.
Hurrengo ostegunean Juan elizara joan zen berriro.
Baina han ez zegoen inor.
Juan santuarengana joan zen zuzen-zuzen eta esan zion: - Diruaren bila nator.
Baina santuak ez zuen tutik esaten eta Juan oihukatzen hasi zitzaion: - Emaidazu dirua oraintxe bertan! - Behin eta berriz errepikatu zion, baina alferrik.